XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala bada, Dave, hain gaizki eta gaiso egon arren, jarri zuten bere lekuan.

Denak zekiten hiltzera zihoala.

Baina, berak hala nahita, hil zedila gustora pentsatu zuten bidaiako zuzentzaileek.

Zenbaitetan, erori ere egin zen.

Altxa eta jarraitzen zuen.

Behin ordea, elurlera gainetik pasa zitzaion, eta geroztik zeharo errena gelditu zen.

Noizbehinka alaka sumingarriak aldegiten zion.

Disimulatzen zuen eta aurrera.

Iritsi ziren eta kanpamendua jarri ere bai.

Hurrengo goizean ia ibiltzeko ere ez zen gauza.

Aurreratu nahi zuen bere lekuraino.

Ezin ordea.

Aurreko hankek ezin eraman zuten gorputza.

Arrastraka eta erdi erorika han gelditu zen.

Kanpamendua altxa eta elurlera abiatu zen, beste guztiekin.

Dave bakar bakarrik gelditu zen, ulua urragarrien artean.

Bistatik galdu zutenean, eskoziar erdibeltzak, geldiarazi zuen konboia.

Ustegabean jaitsi zen, eta lehen kanpamentua egondako lekura itzuli zen, bakarrik.

Denak isilik gelditu ziren.